XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

saihestu egiten ditu gaixoak.

Jokabide posible honen berri gaixoari aurrez emanaz eta sumatzen duen kritika horri inolako garrantzirik ez emateko eskatuz gaindi daiteke eragozpen hori.

Horrelatsuko sentipen kritikoak alde batera utziz gogora datorkion guztia adierazi behar du, baita desegokia iruditzen bazaio ere, edo kontura ez datorrena eta zentzurik gabea dela, eta datorkion ideiaz pentsatzea desatsegin gertatzen zaiola suma dezanean bereziki.

Agindu hau betetzen badu, erreprimitutako konplexuaren haztarnetara eramango gaituen materiala eskuratu ahal izanen dugu inolako zalantzarik gabe.

Sendagilearen gidaritzapean egon beharrean erresistentziaren eraginpean dagoenean, gaixoak gutxietsiz kanpora botatzen dituen gogoratutako ideia horietxek osatzen dute landu gabeko meakina psikoanalitikariarentzat, zeinetatik berak intrepretazio-teknika arrunt batzuen bitartez metal preziatua aterako duen.

Gaixo baten erreprimituriko konplexuen behin-behingo ezagutza azkar bat lortu nahi baduzue, berorien sailkapenean eta berorien arteko loturetan sakondu gabe, asoziazio-saio izeneko azterbideaz balia zaitezkete, Jungek eta bere ikasleek egiten duten eran.

Analisi koalitatiboak kimikariari eskuratzen dion hainbat zerbitzu eskuratzen dio azterbide horrek psikoanalitikariari;

ez da beharrezkoa berorretaz baliatzea gaixo neurotikoen sendabidean;

ezinbestekoa da, ordea, konplexuen demostrazio objektiborako eta Zuricheko eskolakoek hain emaitza arrakastatsuz erabili duten psikosien azterketarako.

Psikoanalisiaren arau nagusiari jarraituz, gaixoari gogora datozkion ideien azterketa ez da inkontzientea argitzeko daukagun jardunbide bakarra.

Beste bi azterbidek ere helburu berdina dute: bere ametsen interpretazioarenak eta bere jokabide okerren eta kasualitatezkoen balorapenarenak, hain zuzen ere.

Psikoanalisiaren eremu guztiaz ikuspegi laburtu hau eskaini ordez ez ote litzatekeen egokiagoa ametsen interpretazioaz luze-zabalago jardutea erabakitzerakoan (...)